2011 GAZTEKUTXA GIPUZKOAKO TXAPELKETA
Data: apirilak 2
Hondartza: Zurriolako hondartza, Sagües sufgunea
Mailak:
Open:
48 partehartzaile
Senior:
5 partehartzaile
Master:
9 partehartzaile
Itxasoa eta Olatuak:
1- 0,75 m olatuak marea behean
Eskuin olatu azkarrak eta zailak
Itxaso zerbait mugitua
Itxasoa garbitzan marea gorantza eguerdian
Haizea:
Iparraldeko haize leuna
Eguerdi aldera haize leunak jarraitu du, baina itxasoa nahiko garbia izanda
Eguraldia:
Lainotsu hasi da eguna baina euririk gabe.
Eguerdian ostartean izan dira eta eguzkiak atera nahi izan du. Lainoartean izanda ere eguzkiak egin ditu bere lanak, giroa epeldu eta alaituz.
Giroa:
Ikusleak goizetik hurbildu dira txapelketara, surflariak, senideak zein ikusleak ugari izan dira goizean zehar.
Eguerdi aldera ikusle andana izan da, eta surf giroa aparta.
Azpimarratzekoak :
OPEN MAILA
Gaztetxoen partehartze handia izan da , 16 urte azpiko lehiakide asko izan dira txapelketako mailarik garrantzitsuenean.
Hauen artean lehenengo errondan aurrera egin dute Ethan Egiguren eta Eriz Eizmendik.
Kanporatuak izan dira txapelketako gaztetxoenak, Eñaut Salaberria (13), Lander Davila (12), Joanes Txaparro (11), izugarrizko ausardia erakutsiz.
Azken zortzirenetan azpimarratu Alex Iriondoren (14) 7.17ko olatua, momenturarteko olaturik hoberena izan da.
Gazteen indarra ere aipatzekoa izan da, Manex Bikuña, Iosu Alkantara, Roberto Letemendia, Imanol Yeregi eta Alex Iriondok beren txandak naguzitasunez irabazi dituzte.
Lore Eizagirre, txapelketako emakume bakarrak ere bere txanda pasa du final laurdenetara.
Ethan Egiguren proiekzio haundiko gazte oiartzuarra kanporatua izan da, Alex Aristegieta eta Axel Diaz beteranoekin batera.
Goiza open maila nagusiarekin joan da aurrera, surf ikuskizun paregabearekin.
MASTER MAILA
Olatu onak izan dituzte nagusienek, ezker zein eskuin olatu ederrekin.
Azken hirurenekin hasi dira masters-ak
Iulen Elkororen tutu ederrari 8.05 nota eman diote, momenturarteko haundiena txapelketan
Aritz Mendiluzek 7.67 eta Axel Diaz-ek 6 puntuko olatuekin , surf maila
eta ikuskizuna goratu dute ikusle guztientzat.
OPEN MAILAN
Marea goian, Sagües-eko pikoak ezker zein eskuin onak eman ditu, gure surflaririk onenak gozatzeko.
Gipuzkoako surflari onenek ikuskizun izugarria eman dute azken laurdenetan.
Alex Iriondo , 15 urteko gazteak oso sendo jarraitu du, olatuak elegantzi haundiz txikituz eta loratuz. Azken erdietara pasa da nagusitasunez
Imanol Yeregi ere sendo pasa da azken erdietara, eta Iosu Alkantara kanporatua izan da Haritz Mendiluze bateranoaren eskutik.
Roberto Letemendia kanporatu dute Mario Azurza eta Borja Agote faborito nagusiek.
Manex Bikuñak ere aurrera egin du, Ander Ederra iazko faborito sendoa kanporatuz.
Lore Eizagirre azkenean kanporatua izan da, txapelketa paregabea burutu ondoren mutilekin eta 13. postua lortuz.
Indar Unanue, Mario Azurza, Borja Agote faboritoek aurrera egin dute.
Azken erdietan lehia oso estuak izan dira ikusgai, eta surf ikuskizuna paregabea izan da.
Lehen txandan, Alex Iriondo eta Imanol Yeregin gaztetxoek finalerako txartela irabazi dute, Iulen Elkoro eta Haritz Mendiluze beteranoak gailenduz.
Bigarren txandan, Mario Azurza eta Indar Unanuek , Borja Agote donostiarra eta Manex Bikuña getariarra kanporatu dituzte.
Indar 8.5 eta 6.4ko bi olatuekin bere sendotasuna aurkeztu du, eta txapela irabazteko gogo bizia erakutsi du.
Azkenean finala emozioz betea izan da, bi nagusiek erraz gailendu zaizkie gaztetxoei eta heuren arteko lehia azken minuturartekoa izan da.
Mario Azurza izan da garaile, azkeneko bost minutuetan lortutako 8.33ko olatu bati esker, final osoan bigarren joan ondoren.
Merezitako txapela Mariorentzat finalean, eta Indarren ikuskizun paregabea txapelketa osoan zehar izan ditugu.
Oso azpimarragarria beste bi finalista gaztetxoen txapelketa bikaina. Alex Iriondo 15 urterekin hirugarren izan da, eta Imanol Yeregi 16 urterekin laugarrena.
Gipuzkoako harrobia oso indartsu datorkigu atzetik eta nagusiei beren lekua aldarrikatuz gogor ari dira lehian.
Txapelketako olaturik hoberenak: Indar Unanueren 8.5eko bi olatu eta Iulen Elkororen 8.5eko beste olatu bat izan dira.
SAILKAPENAK
OPEN
1- Mario Azurza ZSE
2- Indar Unanue ZSE
3- Alex Iriondo ZSE
4- Imanol Yeregi ZSE
SENIOR
1- Alex Aristegieta ZSE
2- Paulo Diaz ZSE
3- Ibon Udabe ZSE
4- Eneko Alberdi ZSE
5- Mikel Agirre UHINGAIN
MASTER
1- Iulen Elkoro ZSE
2- Axel Diaz ZSE
3- Jesus del Solar GIST
4- Unax Aizpurua ZISKE