2011 IKASTXIKI Eskola Kirol Surf Zirkuitua Apirilak 30-Maiatzak 1 Zarautz
2011 IKASTXIKI Eskola Kirol Surf Zirkuitua
Apirilak 30-Maiatzak 1 Zarautz
Kronika
Data: Apirilak 30- Maiatzak 1
Hondartza: Zarauzko hondartza, Borgeto-ko surfgunea
Antolatzailea: Gipuzkoako Surf Federazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia
Laguntzaileak: KIA Novocar, Chapucetti, Creatures of Leisure, Sancheski, Bullys
Programa:
9:00 Harrera – Check
Gertaerak:
- Lehiaketa gunea
o Zarauzko Borgeto Surf gunean burutu da txapelketa
o Azpiegitura aldetik, bi modulo inguratu dituen gune hesitua prestatu da
ï‚§ Ezkerreko moduloan epaileen gunea izan da
ï‚§ Eskuineko bulego teknikoa eta hizlaria izan dira
ï‚§ Inguruan partehartzaile eta ikusleentzat bi denda jarri dira
- Itsasoa eta Olatuak:
o 0,5 m olatuak goizean zehar eta 1 m arratsalderako larunbatean
o Ezker zein eskuin olatu on eta garbiak
o Itsaso ta tamaina perfektua igandean.
- Haizea:
o Haizerik ez goizaldean, eta eguerdian ipar haize bortitzak itxasoa harrotu eta olatuak haunditu ditu.
o Igandean dexente igo da itsasoa eta marea igotzen zijoala,1,5m beteko olatu perfektuak izan ditugu.
- Eguraldia:
o Eguzkitsua goizean larunbatean
o Eguerdian laino eta eguzki tartekatu dira
o Azken orduan euri zaparradak bota ditu larunbatean
o Igandean eguraldi ona.
- Giroa:
o Ikusle asko agertu dira hondartzara egun osoan zehar
o Giro bero eta jatorra izan da bigarren jardunaldian
- Azpimarratzekoak :
10 AZPI Mutilak:
Bi zarauztar eta bi donostiar nor baino nor finalean, Nagusitasun osoz Iker Amatriain gazteak gainditu zituen, 9 puntuko olatu bat lortuz.
12 AZPI Neskak:
Final borrokatua, batez ere Nadia Erostarbe eta Maddi Aizpuruaren artean. Orokorrean lau finalistak maila altua erakutsi ziguten. Azkenean garaipena Nadia Erostarbe zarauztarrarentzat izan zen.
12 AZPI Mutilak:
Beste bi donostiar eta bi zarauztar aurkitu ziren finalean,
Erakutsiz harrobia, Gipuzkoako beste herri batzuetara zabaltzen dijoala. Hasieratik aurrea hartu zuen Ruben Vitoriak 6,5 puntuko olatu batekin, bere atzetik Joanes Chaparrok arriskatuz tuturen bat ere saiatu zuen, zorterik gabe. Azkenean, Ruben 8 puntuko olatu batekin nagusitu zen.
14 AZPI Neskak:
Hasieratik June Erostarbek bere nibela erakutsi zuen, Gertu Uxue Aizarnak saiatu zen baina aukeratutako olatuak ez zioten asko lagundu, Berdina gertatu zitzaion Andrea Cardonari. Azkenean esan bezala, June Zarauztarrak nagusitu zen.
14 AZPI Mutilak:
Final taktikoa oso izan zen, Pablo Azpiroz, Mikel Lizarragak eta Inaxio Ilarramendi ezkerraldean kokatu ziren eta Lander Davilak eskuinaldean bakarrik. Manga erdian Landerrek ikusita ez zituela olatu onak hartzen, besteen lekura abiatu zen, baina alperrik, Pablo Azpirozek hartu zuen aldea garaipena eman zion, bigarren Inaxio ezin izan zuen buelta eman.
16 AZPI Neskak:
Ainara Aymat genuen faborito bezala kategoria honetan, baina lesionatuta zegoela eta ezin izan zuen bere maila erakutsi, Kandela Azurzak adi egon zen eta ederki surfeatuz bi nota altu lortu zituen, 7,5 eta 7ko olatuak lortuz.
16 AZPI Mutilak:
Final nagusian azpimarratu behar da Lander Davila gaztearen kemena, bi finalean sartu bait zen, azkenean 4garren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hirugarren eta finaleko olatu onenakin Markel Iribar Getariarra izan zen, 4,36 ko olatua behar zuen irabazteko, baina azkenean ez zitzaion iritsi. Bestaldetik Alex Iriondo eta Julen Egiguren txapelketako surfista erregularrenak izan ziren, Alex-ek 14 puntutik gora pasa zituen bere txanda osoak eta Julenek 9,8ko olatu bat egin zuen semifinaletan, biak forma onean eta azkenean oso justu baina Julen Egiguren Oiartzuarrak eraman zuen finala.
SAILKAPENAK
10 AZPI NESKAK
1- Mikele Beato ZARAUTZ
10 AZPI MUTILAK
1- Iker Amatriain ZARAUTZ
2- Adur Amatriain ZARAUTZ
3- Joakin Baru DONOSTIA
4- Lander Alvarez DONOSTIA
12 AZPI MUTILAK
1- Ruben Vitoria ZARAUTZ
2- Joanes Chaparro DONOSTIA
3- Asier Iriondo ZARAUTZ
4- Urtats Garcia
12 AZPI NESKAK
1- Nadia Erostarbe ZARAUTZ
2- Maddi Aizpurua ZARAUTZ
3- Aitana Beato ZARAUTZ
4- Mikele Beato ZARAUTZ
14 AZPI MUTILAK
1- Pablo Azpiroz DONOSTIA
2- Inaxio Illarramendi ZARAUTZ
3- Mikel Lizarraga ZARAUTZ
4- Lander Davila ZARAUTZ
14 AZPI NESKAK
1- June Erostarbe ZARAUTZ
2- Uxue Aizarna DONOSTIA
3- Andrea Cardona ZARAUTZ
4- Nuria Ferreras DONOSTIA
14 AZPI MUTILAK
1- Julen Egiguren OIARTZUN
2- Alex Iriondo ZARAUTZ
3- Markel Iribar GETARIA
4- Lander Davila ZARAUTZ
16 AZPI NESKAK
1- Candela Azurza ZARAUTZ
2- Ainara Aymat ZARAUTZ
3- Nerea Tome DONOSTIA
4- Itziar Cimavilla GETXO
16AZPI Mutilak:
1-Julen Egiguren
2-Alex Iriondo
3- Markel Iribar
4-LanderDavila