noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

SURF TALDEEN ARTEKO TXAPELKETA 2011

16/06/2011
Uztailaren lehen asteburuan ekingo zaio aurtengo taldeen arteko leihaketari. Zarauzko Surf Elkarteak eta EHSF-k antolaturiko txapelketa honek giro eta ikuskizun paragabeak eskeintzen dizkie bertaraino urbiltzen den orori.
Hona hemen ezaugarri eta egitaraua:

DATA: Uztailak 2-3
HONDARTZA: Zarautz ( Gipuzkoa )
ANTOLATZAILEAK: Zarauzko Surf Elkartea eta EHSF
ELKARTEETAKO SURF TALDEAK
4 OPEN SURF
4 OPEN BODY
1 MASTER ( 36 urtetik gora )
1 SENIOR ( 29-35 urte )
1 18 AZPI
1 18 AZPI BODY
1 16 AZPI SURF ( 15 eta 16 urte )
1 NESKAK
1 LONGBOARD
TALDE BAKOITZEKO SURFLARI KOPURU MAXIMOA: 15 PAX
15 urtetik beherako surflariek , beren lurralde federazioaren baimena erakutsi behar dute
EHSFra.
EZAUGARRIAK
Surf eta Body-ko Open mailetako lehiaketa mota , taldekakoa izango da ( Tag
Team ) . Gainontzeko mailetako lehiaketak bakarkakoak izango dira.
Lehiakideek 2011 EHSF Lizentzia eguneratua izan behar dute.
Lehiaketa, EHSFko Euskadiko Elkartearteko Lehiaketa Arautegiaren arabera
zuzenduko da.
Lehiaketako puntuaketak honakoak izango dira: 4, 3, 2 eta puntu bat egokituko
zaie, txanda bakoitzeko 1º,2º,3º eta 4º postuei orden berdinean. Azkenetan aldiz,
puntuaketak bikoitzak izango dira open mailan soilik.
Elkarteak , lehiaketa egunean, goizeko 9:00 tan egin beharko dute aurkezpena.
Surflari berdinak bere mailan partehartzeazgain, Surf eta Body-ko Open mailan
eta longboard mailan parte har dezake. ( Taldea osatzeko ezintasunak dituen
elkartearen kasuan )
Lehiaketa hiru urtez jarraian irabazten duen elkarteak, txapelketako garaikur
berezia irabaziko luke. Eta urte bakoitzeko txapelketaren elkarte irabazleak,
garaikur bereziaren antzeko bat irabaziko du.
SARIAK
1º saria, 600 €
2º saria, 500 €
3º saria, 400 €
Bestelako parte-hartzaileek, 300€ jasoko dute.
IZEN EMATEA
Noiz: Ekainak 29, asteazkena , azken eguna, arratsaldeko
20.00rak harte .
Betebeharrak: Lehiakideen zerrenda bete.
NOLA:
Bidali lehiakideen zerrenda eta ordainketaren agiria EHSFra, postaz, fax-ez edo e-mail
baten bidez.
Lehiakideen zerrendan :
- Elkartearen izena
- Lehiakideen izena eta abizenak
- Lehiakideen EHSF lizentzia zenbakia
- Lehiakideak parte hartu beharreko maila zehaztuak
Zerrenda hau behinbetikoa izango da , indarrezko aldaketaren bat izan ezik.
2011. URTE HONETAN IZENEMATEA DOHAINIK DA
PROGRAMA
UZTAILAK 2 , LARUNBATA
9:00–ELKARTEEN AURKEZPENA
9.15–LEHIAKETAREN HASIERA
13.15–SENITARTEKO ARGAZKIA
13.30–BAZKARIA
20:00–BARBAKOA
UZTAILAK 3, IGANDEA
9.00–LEHIAKETA HASIERA
13.30–BAZKARIA
AZKENEKOAK
19.30–SARI BANAKETA
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak