noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO GAZTE TXAPELKETA 2011

29/08/2011
Egun paregabea eta olatubikainetaz gozatu ahal izan genuen Igandean zehar Zarautzaino urbildu ziren guztiak Euskalherriko gazteen txapelketan. Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaiako txapelketetako finalista parte hartu zuten eta maila ezberdinetan paretehartzaile orok surf bikaina erakutsi zuten.

EMAITZAK
-18 Azpi mutilak:
1 Iosu Alkantara ZISKE
2 Eriz Eizmendi ZSE
3 Mikel Zamakona BST
4 Rafa Urruti

-16 Azpi mutilak:
1 Bruno Reinhardt
2 Louis Fears
3 Alex Coment
4 Santi Baru GIST

-14 Azpi mutilak:
1 Pablo Azpiroz GIST
2 Lander Davila ZSE
3 Cesar Pelisier
4 Adrian Fdez de Valderrama

-12 Azpi mutilak:
1 Asier Iriondo ZSE
2 Joanes Chaparro GIST
3 Imanol Geledan
4 Iker Amatriain ZSE

-18 Azpi neskak:
1 Sara Rodriguez
2 Paula Garcia

-16 Azpi neskak:
1 Marion Bouziguez
2 Mathilde Gomez
3 Carlota Jauregui
4 Noa Iturripea ZURRI

-14 Azpi neskak:
1 June Erostarbe ZSE
2 Ariane Ochoa
3 Lilia Lissardi
4 Sara Ayesa ZURRIOLA

-12 Azpi neskak:
1 Maddi Aizpurua ZURRI
2 Nadia Erostarbe ZSE
3 Ione Lopez-Manterola


- Azpimarratzekoak :

18 Azpi mutilak:
Parteartzaile askok kale egin ostean zuzenean finala burutu dute txapelketara azaldu diren 5 partehartzaileak. Finalean, gogor ekin dio Iosu Alkantarak, 7,5 puntuko olatua burutuz. Txanda erdialdera, interferentzia burutu du Iosuk eta Eriz Eizmendik 5,5 puntuko olatu batekin aurre hartu dio. Hala ere, azken olatuan 5 puntu aterata eta lehenengo postua amaitzea lortu du. Eriz saiatu arren ezin izan dio aurre hartu 2. postuan geldituz.

18 Azpi neskak:
Lehia polita ikusi izan dugu Sandra Rodriguez eta Paula Garciaren artean.Azkenean, Sandrak olatuak hobetu surfeatuta, eta olatu aukeraketan gehiago asmatuta, txapela janztea lortu du.


16 Azpi mutilak:
Lehenengo errondan Bruno Reinhart-en 6,33 ptuko olatua burutu du. Finalerdietan, Louis Fearsek olatu ikusgarria burutu du 8,33 puntu lortuz. Bigarren finalerdian, Bruno Reinhart txapelerako autagai bat dela erakutsi du 7,83 ptuko olatua burutuz eta finalera lehenengo sailkatuz. Finalean, olatu gutxi sartu arren, sartutako olatuak oso ongi surfeatzea lortu dituzte partehartzaileek eta maila ikusgarria erakutsi dute. Bruno Reinhart eta Lois Fears ongi hasi dira 7,33 eta 5,5 ptuko olatuak burutuz. Txandak aurrera egin ahala, Louis-ek 5,5 puntuko olatua burutu du, baina seri berberan Brunok 3,67ptuko olatuarekin, lehenengo postuan jarraitzea lortu du. Louis Fearsek, txanda amaieran txapela ukitzera iritsi da, 5,5 puntu behar zituenean 5,33 puntu atereaz. Alex Comet 5,1 puntuko olatuarekin 3. postuan geratu da eta hauen atzetik Santi Baru, finalean asmatu ez arren txapelketa polita burutu du 4. sailkatuz.

16 Azpi neskak:
Marion Bouziguez iparraldekoak txanda oso ona burutu du finalerdietan, 7,33putuko olatua eginez. Bigarren finalerdian, Mathilde Gomezek eta Noa Iturripeak olatu onak burutu dituzte, 7,67 eta 6,43 hurrenez hurren.Finalean, gogor ekin dio Mathilde Gomezek 6putuko olatuarekin, baina azkar heldu da Marion Bouziguezen erantzuna 6ptuko olatuarekin. Hurrengo seriea heltzean, Marion-ek olatu polita hartzea lortu du lehenengo postura salto eginez. Carlota Jauregik eta Noa iturripeak ez dute olatu aukeraketa asmatu eta txanda bere horretan amaitu da, 3. eta 4. geratuz hurrenez hurren.


14 Azpi mutilak:
Lehenengo errondan Paul Monbornek 6,67 ptuko olatua burutu du. Finalerdietan, Pablo Azpirozek 6,17 ptuko olatu bati esker lehenengo postuan sailkatzea lortu du. Finalean, Pablo Azpiroz oso argi ibili da txandako olaturik onena hartu eta 7 puntu eginez. Lander Davilak oso ongi surfeatutako olatu bati esker 4,83 puntu eskuratzea lortu du. Ondoren barealdi luze baten ondoren sartutako azken seriean Cesarrek lortu du olatu onena hartzea baina ezin izan du beharrezko puntuaketa atera 3. amaituz txanda. Adrian Fernandezek, bere aldetik ausart jokatu du beste pikoan sartuz eta estrategia aldatuz, baina ez zaio ongi atera eta 4. amaitu du finala.

14 Azpi neskak:
Finalean, oso ikusgarri aritu dira lau neskak olatuetan gogor arituz eta ur hertzean olatuak amaituz. Ikusle asko agertu dira animazio itzela egonez. June Erostarbe oso ongi hasi da bigarren olatuan 6,67ptu aterata. Arianek azkar eman dio erantzuna, 5,17 puntuko olatua burutuz. Ondoren Arianek interferentzia burutu dio Juneri eta beranduago Junek interferentzia egin dio Lilia Lisardiri. Hala ere Junek 3,77 puntuko olatua burutu du eta lehenengo postuari eutsi dio. Arianek ere ongi lehiatu du eta 2. amaitu du interferentzia burutu arren.


12 Azpi mutilak:
Joanes txaparrok ikaragarri ekin dio lehiaketari, lehenengo txandan 15,83 puntu aterez (8,5 eta 7,33). Imanol Geledanek ere surf ikusgarria erakutsi digu 15,83 puntu atereaz (8,33 eta 7,5). Finalerdietan, Asier Iriondok txanda polita burutu du 6,83ptuko olatua burutu eta finalera lehenengo postuan sailkatuz. Bigarren finalerdian, Aipagarria Iker Amatriain gaztearen txanda, 12 puntutik gorako txanda burutu eta lehenengo postuan sailkatuz.Finalean, hasieran Iker Amatrian lidertzan hasi arren, azkar heldu da Asier Iriondoren erantzuna, 7 puntuko olatua burutuz. Ondoren beste 7 ptuko olatua burutu du eta asko aldendu da lehiakideekiko txapela

12 Azpi neskak:
Finalean, ongi ekin diote Nadia Erostarbe eta Maddi Aizpuruak, olatu onak bata besteren atzetik tartekatuz. Txanda oso lehiatua izan da baina Maddik azken minutuetan hartutako olatu bati esker, 7 ptu lortu ditu txapela berak jantziz. Ione Lopez ere oso ongi lehiatu da nahiz eta azkenean ezin izan dituen aurkariak gainditu.


> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak