noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

MARIA ORTIZEK ERAMAN DU AURTENGO EUSKALTEL NESKEN SURF BILTZARRA

22/08/2011
Giro aparta eta olatu ederrak izan dira txapelketa egun osoan zehar. Hondartza jendez ginezka eta surflari ugari urbildu dira aurtengoan Bakioraino. Olatuek metro bete ingurukoak surflariei ikuskizun paragabea eskeintzeko parada eman diete.

Open mailako lehengo txanda ikusgarriak izan dira eta puntuaketa benetan altuak ikusi ahal izan ditugu, esate baterako, Andrea De la Morak 15ptu atera ditu eta Candela Azurzak berriz 13,83ptu. Leticia Canalesek bere lehenengo txandan 9,23 eta 8,17 ptuko olatuak burutu ditu.Oso ondo aritu dira guztiak eta erregularrenak aurrerntz egin dute nahiz eta txanda guztiak oso lehiatuak izan.
Lehenengo finalerdian, surf erregularrari esker, Leticia Canales eta Ainara Aymatek lortu dute finalera sailkatzea. Bigarren finalerdian Maria Ortiz eta Lore Eizagirrek egin dute aurrera, Ana Morau Iparraldeko surlariarekin lehia estua mantendu ostean.
Finalean, gogor hasi dira Leticia, Maria eta Lore, lehenengo olatuetan puntuaketa altuak lortuz (7,0; 7,17; eta 7,07 hurrenez hurren). Txandak aurrera egin ahala, Lorek 5 ptuko olatu bati esker, lidertza eskuratu du, baina bost minutu faltan, Maria Ortizek, 6,17 ptuko olatuari esker lehenengo postua eskuratu du finalean gailenduz.

18 Azpi:
Bi partaideko finala ikusi dugu 18azpiko kategorian. Ana Morauk zailtasun handirik gabe lortu du finalean gailentzea, hasieratik txandako lidertza defendatuz.

16 Azpi:
Leticia Canalesek gogor ekin dio 16azpi kategoriari, lehenengo errondako 2. txandan 9,93 eta 9,0 puntuko olatuak burutuz eta 18,93ko puntuaketa atereaz.
Candela Azurzak txanda ona burutu du lehengo errondako 3. txandan, 7,1 puntuko olatua burutuz.
Aipagarria Ainara Aymaten kanporatzea finalerdietan, ikastxiki zirkuituko 16 azpi kategoriko liderrak kanporatua izan da Leticia eta Noa Iturripearen eskutik.
2. Finalerdian Loiola Canales eta Candela Azurzak lortu dute finalerako txartela, Itziar Cimavillarekin lehia estua mantendu ondoren
Finalean, Leticia Canales txandaren lidertzan hasi da. Loiola ahizpa saiatu da aurre hartzen Bost puntuko olatua burutuz baina ezin izan du Leticia ahizpa gainditu13,90puntu egin ostean txapela eskuratuz. Noa Iturripea eta Candela Azurza saiatu diren arren ez dute gehiegi asmatu olatuen aukeraketan, 3. eta 4. postuan geratuz hurrenenez hurren

14 Azpi:
Bi lehiakidetatik soilik bat azaldu ondoren, Ariane Ochoak txapela lortu du.

12 Azpi:
Maddi Aizpurua gazteak ikaragarrizko maila erakutsi du oso gaztea izan arren, 7,17 ptuko eta 5,5 puntuko olatuei esker txapela jaztea lortuz.
Bestalde, finaleko beste partaideak, oso gazteak izan arren ausardia handia erakutsi dute olatuak etengabe hartuz.

SAILKAPENAK

OPEN:
POS. IZENA PUNT.
1 MARIA ORTIZ 1000
2 LORE EIZAGIRRE
860
3 LETICIA CANALES 730
4 AINARA AYMAT 670
5 LOIOLA CANALES 610
5 ANA MORAU 610
7 NOA ITURRIPEA 555
7 ELISABETH THOMAS 555
9 PAULA GIRONI 500
9 PAULA GARCIA GOYOAGA 500
9 CANDELA AZURZA 500
9 ANDREA DE LA MORA 500
13 NEREA TOMÉ 450
13 ITZIAR CIMAVILLA 450
13 MADDI AIZPURUA 450
13 ARIANE OCHOA 450
17 PATRICIA CERVANTES 400
17 PAULA GARCIA LOCAY 400
17 LAURA SANCHEZ 400


18 AZPI:
1. ANA MORAU
2. PAULA GARCIA GOYOAGA

16 AZPI:
POSTUA IZENA PUNTU
1 LETICIA CANALES 1.000
2 LOIOLA CANALES 860
3 NOA ITURRIPEA 730
4 CANDELA AZURZA 670
5 AINARA AYMAT 610
5 ITZIAR CIMAVILLA 610
7 NEREA TOMÉ 555
7 PAULA GARCIA 555
7 PAULA GIRONI 555

14 AZPI:
1. ARIANE OCHOA

12 AZPI:
POSTUA IZENA HERRIA PUNTU
1 Maddi Aizpurua Donostia 1000
2 Miren Muñoz Bakio 860
3 Iraia Longarai Bakio 730
4 Marcela Ruiz Bakio 670

> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak