noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

PARTEHARTZAILE UGARI ZARAUZKO LEVI´S KIDS IKASTXIKI TXAPELKETAN

29/08/2011
2011 IKASTXIKI Euskal Eskola Surf Zirkuitua
LEVI´S KIDS

Txapelketa zoragarria Ostiral eta Larunbatea ikusi ahal izan genuena Zarautzen. Eguraldi aparta eta olatu handiek sekulako ikuskizuna bilakatu zuten IKASTXIKI zirkuitoaren azken froga hau. Hona hemen txapelketako maila ezberdinetako emaitzak eta bertan gertatutakoaren laburpena.

SAILKAPENAK
10 Azpi Mutilak
1- Iker Amatriain - Zarautz
2- Xabier Lopez - Zarautz
3- Adur Amatriain - Zarautz
4- Lander Alvarez - Donostia

10 Azpi Neskak
1- Enara Alvarez - Donostia
2- Maren Izagirre - Zarautz
3- Mikele Beato - Zarautz

12 Azpi Mutilak
1- Asier Iriondo Zarautz
2- Ruben Vitoria - Zarautz
3- Gaizka Housset - Bidart
4- Joanes Chaparro – Donostia

12 Azpi Neskak
1- Nadia Erostarbe - Zarautz
2- Maddi Aizpurua - Donostia
3- Aitana Beato - Zarautz
4- Nahia Cubero -

14 Azpi Mutilak
1- Eñaut Salaberria - Donostia
2- Lander Davila - Zarautz
3- Pablo Azpiroz - Donostia
4- Antxon Mujika – Zornotza

14 Azpi Neskak
1- Ariane Ochoa - Bilbo
2- June Erostarbe - Zarautz
3- Nuria Ferreras - Donostia
4- Sara Ayesa - Donostia

14 Azpi Mutilak
1- Eñaut Salaberria - Donostia
2- Lander Davila - Zarautz
3- Asier Iriondo - Zarautz
4- Klaus Velarde - Donostia

16 Azpi Neskak
1- Ainara Aymat - Zarautz
2- Kandela Azurza - Zarautz
3- June Erostarbe - Zarautz
4- Noa Iturripea - Donostia


- Azpimarratzekoak :
10 AZPI Mutilak:
Iker Amatriain zarauztar gaztea izan da txapelduna !
Bigarren postua oso lehiatua izan da beste hiru finalisten artean , eta tartea oso estua izan dute hirurek.
Xabier Lopez donostiarra bigarrena izan da surf maila ona erakutsiz, eta atzetik Adur Amatriain eta Ander Alvarez izan dira.
Ikerrek surf indartsua egin du 6.83ko olatu ona eginaz eta bere maila azimarratu behar da.
Azpimarratu surflari gazte askoren partehartzea beren begirale eta gurasoez lagunduta, euskal harrobi sendoaren erakusle garbia.
2011 IKASTXIKI ZIRKUITUKO TXAPELDUNA: Iker Amatriain

10 AZPI Neskak:
Enara Alvarez donostiarra izan da garaile neska txikienen mailan
Bigarrena, Maren Izagirre zarauztarra izan da, olatu oso luzeak eginez eta oso ondo surfeatuz bere lehen txapelketan.
Hirugarrena , Mikele Beato zarauztarra izan da surf polita burutuz.

2011 IKASTXIKI ZIRKUITUKO TXAPELDUNA: Mikele Beato

12 AZPI Neskak :
Nadia Erostarbe izan da txapelduna bere hondartzan. 7.07 eta 6.23ko bi olatu oso onak egin ditu.
Bigarrena gertu ibili da Maddi Aizpurua donostiarra, 7.33ko olatu on bat izan du, baina 3.77ko bigarrena ez du hobetzerik izan.
Hirugarrena Aitana Beato zarauztarra eta laugarrena Ane Kanpos getariarra izan dira.

2011 IKASTXIKI ZIRKUITUKO TXAPELDUNA: Nadia Erostarbe

12 AZPI Mutilak :
Gaizka Housset, Nalu Doutre eta Felix Morau lapurtar gazteak eta Jon Urkidi bakiotarra sendo hasi dira mailako lehen errondan beren txandetan nagusituz.
Gaizkaren 6.83 eta 6.17ko bi olatuak izan dira errondako hoberenak.
Final laurenetan oso sendo surfeatu du Ruben Vitoriak 9.0 eta 8.0 ko bi olaturekin txapelketako konbinazio garaiena lortuz.
Julen Martikorena lapurtarra eta Asier Iriondo zarauztarrak ere aise gailendu dira beren txandetan erdifinaletara pasatuz.
Erdifinaletan Julen Martikorenaren kanporatzea izan da aipagarriena, Asier Iriondo eta Gaizka Housset-en eskutik.
Finalean Asier Iriondo nagusitasunez izan da txapeldun, Ruben Vitoriaren aurretik . Hirugarren Gaizka Housset eta laugarren Joanes Chaparro nahiko atzetik gelditu dira, baina txapelketa ederra burtu dute.

2011 IKASTXIKI ZIRKUITUKO TXAPELDUNA: Asier Iriondo

14 AZPI Mutilak:
Lehenengo errondan Fran Previterak sendotasun haundia erakutsi du 8.17 eta 6.83ko bi olatu ederrekin.
Final laurenetan hasi dira mailako faboritoak , Fran Previtera, Pablo Azpiroz, Inaxio Illarramendi, Eñaut Salaberria, Lander Davila, Antxon Mujika , Beñat Egidazuk eta Alvaro Alabak egin dute erdifinaletarako bidea.
Erdifinaletan Eñauta Salaberria 7.83ko olatu on abatekin eta Pabl Azpiroz 6.67ko olatuarekin finalera gogotsu pasa dira, Lander Davila eta Antxon Mujika.
Finalean Eñaut , Lander eta Pabloren artean lehia gogorra izan da, eta azkenean Eñaut izan da txapelduna. Lander bigarren, Pablo hirugarren eta Antxon Mujika laugarren txapelketa oso ona burutu eta gero.

2011 IKASTXIKI ZIRKUITUKO TXAPELDUNA: Pablo Azpiroz

14 AZPI Neskak
Erdifinaletan hasi dute neskatilek txapelketa, eta hasieratik Ariane Ochoa eta June Erostarbek beren nagusitasuna erakutsi dute.
Urte bikaina burutu eta gero, Nuria Ferreras eta Sara Ayesa donostiarrak finalera pasa dira beren surf maila hobetzen ari dela erakutsiz.
Finalean Ariane indartsu hasi da eta 7.67ko olatu bat egin ondoren txapeldun bilakatu da Junerena urretik. Hirugarren Nuria eta laugarren Sara izan dira.

2011 IKASTXIKI ZIRKUITUKO TXAPELDUNA: Ariane Ochoa

16 AZPI Mutilak
Sekulako partehartzea izan da 16 Azpi Open mailan. Maila hau irekia da 16 azpiko adin guztietara eta gaztetxo asko lehiatu dira beraiek bainoa din haundiagokoekin.
Eñaut Salaberria eta Klaus Velarde donostiarrak eta Fran Previtera zarauztarra izan dira final zortzirenetako indartsuenak.
Final laurenetan Eñautek gogor ekin dio, 8.33ko olatua eginaz. Franek ere 8.5 eta 7.5eko bi olatu ikaragarri egin ditu. Eta Lander Davilak bere surf maila haundia erakutsi du 7.83 eta 5.67ko olatuak landuz.
Erdifinaletan Ruben Vitoria eta Julen Martkorena 12 urteko surflari indartsuak kanporatuak izan dira Fran Previtera eta Santi Baru donostiarrarekin batera.
Lander Davila, 14 urteko mutila, berriz ere oso indartsu aurkeztu da 7.17 eta 7.0ko konbinazio ikaragarria eginaz. Bitartean, Asier Iriondo 12 urterekin finalerako txartela lortu du ere. Klaus Velarde eta Eñaut Salaberria ere finalera pasa dira.
Finalean Eñaut oso indartsu hasi da hasieratik 6.83ko olatu on batekin. Atzetik Landerrek jarraitu dio 6.5eko olatuarekin eta atzetik joan dira Asier eta Klaus.
Azkenean, amaierararte emozioa mantenduz Eñaut izan da txapelduna, Lander bigarrena, Asier hirugarrena eta Klaus laugarrena.

2011 IKASTXIKI ZIRKUITUKO TXAPELDUNA: La Arenako proba falta da.

16 AZPI Neskak
Lehen errondan mailako gaztetxoenak hartu dute parte 10, 11, 12 urteko neskatilatxoak, beren surf ederra erakutsiz.
Bigarren errondan azken laurenetan izan dira mailako faboritoak gaztetxoenekin batera. Noa Iturripea oso sendo hasi da 8.33ko olatu haundi bat hartuz.
Olatu haundiak izan dira 1.5 eta 2 metro ingurukoak, eta neskek gogor arraun egin dute atzeko olatuak hartu eta puntuazio haundiak egiteko. Gutxi batzuk lortu dute atzera iristea, eta lana gogorra izan da guztientzat. Final erdietara pasa da Maddi Aizpurua donostiarra 11 urtetxorekin, eta bere proiekzioa haundia erakutsiz.

Final erdietan, marea gorarekin olatu haundiak hartzeko aukera izan dute neskek, eta Ainara Aymat eta June Erostarbe zarauztarrak eta Ariane Ochoa bilbotarrak izugarrizko txanda jokatu dute finalerako pasea oso estu egon delarik. Txandako olatu onena izan arren, 7.5 punturekin, Ariane kanporatua izan da bigarren olatu on baten faltan. Bigarren finalerdian Maddi gaztetxoa eta Itziar Cimavilla getxotarra kanporatuak izan dira txapelketa paregabea burututa.
30 minutuko final haundian lehia gogorra izan dute Ainara, Kandela eta June zarauztarrak Noa Iturripea donostiarrarekin.
Azkenean Ainara izan da txapelduna, 7.17 eta 4.33ko konbinazioarekin. Bigarren Kandela Azurza , hirugarrena June Erostarbe eta laugarrena Noa Iturripea izan dira.
Benetan txalogarria neskato hauen lan gogorra eta surf maila haundia 1.5 metroko olatua haundiekin.

2011 IKASTXIKI ZIRKUITUKO TXAPELDUNA: La Arenako proba falta da.



> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak