noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO SURF TXAPELKETA NAGUSIA

11/09/2011
Giro aparta eta olatu onak Euskaltelek aurkezturiko 2011. urteko Euskal Herriko Surf Txapelketa nagusian.
Lapurtarrak falta baziren ere maila oso ona ikusi ahal izan da txanda ezberdinetan.




Hauxe asteburuko gertaeren laburpena:
OPEN Body:
Joserra Martinez beteranoa, ongi hasi da txapelketa 1/2tan ARS eder bate egin eta 7,13ptu aterarata.
Beste finalerdian Ricardo Jauregui gailendu zen, baina aipagarriena Unai Uranga eta Iñigo Gainzarainen arteko lehia izan zen azkenean Unai sailkatuz 2. postuan.
Finalean, Joserra Martinez eta Andoni Izaga gogor hasi dira, 6ptu eta eta 4pu atereaz urrenez urren. Ondoren, Ricardo Jauregiren erantzuna etorri da, 2. olatuan 4,5 puntu atereaz. Joserra Martinezek 6,25ptuko olatu batekin txapela bereganatzea lortu du. Ricardok, 5ptuko olatu bati eker, 2. postuan sailkatzea lortu du.

Body 16 azpi:
Body 16 azpi kategorian Gorka Diez eta Unai Elustondo sailkatu dira lehenengo beraien finalerdietan.
Finalean, bi bodiboardlari hauen arteko lehia polita ikusi dugu, azkeneanGorka Diezek, 5,6 putuko olatu bati esker irabaztea lortu du.

Body 18 azpi:
18 azpiko body kategorian, finala burutu da non Alex Odriozolak final bikaina burutu, 13,07 puntu batu eta txapela eskuratzea lortu duen. Xabier Urrestillak bigerren postuan sailkatzea lortu du 5,67 eta 5 ptuko olatuei esker.

EMAKUMEZKOAK Surf:
Aurreko txanda baten ondoren, finalera 5 surflari sailkatu dira. Finalean oso lehia polita ikusi dugu Ariande Ochoa eta Ainara Aymat-en artean azkenan, Ainarak 12 puntu batu ditu eta Arianek 11, lehenengo eta bigarren geldituz hurrenenez hurre. Loiola Canales eta Maria Ortiz, euskal zirkuituko liderrak, ez dute olatuekin gehiegi asmatu 3. eta 4. geldituz. June Erostarbe gazte 5. geratu da txapelketa polita burutu ostean.


LONGBOARD Open:
Finalean, lehia estua ikusi izan ahal dugu Mikel Urigoitia eta Jon Irigoien artean. Ikuskizun polita ikusi ahal izan dugu finalak iraun dituen 35 minututan. Jon Irigoienek, Hang10 eta hang5 luze bati esker 7,67 eta 7,07 puntu eskuratzea lortu ditu, tartean maniobra politak tartekatuz.
Mikelek estilo aparta duela erakutsi du eta giro oso polita izan da finaleak Klaus, Mikel eta Jonen artean.

Igandean, surf senior, master eta open mailako kanporaketak burutu ziren metro eta metro t´erdi arteko olatuekin.


SENIOR Surf:
Paulo Diazek eta Ibon Udabek gogor ekin diete senior kategoriako finalari, 4,83 eta 7,93 ptu atereaz hurrenez hurren.
Ibonek lehenengo postuan ongi jarraitu du 3,67 puntuko olatu bati esker, bitartean Alex Arestegietak 4 eta 5,3 puntuko olatuekin 2 postura salto egin du. Txandaren amaieran, Paulo Diazek olatu on bat hartu izan du 6,8 puntu behar zituenean 6,33 puntu atereaz eta 2. sailkatuz.

MASTER Surf:
Finalean, Iñigo Iraola ongi hasi da 5,5 eta 4,73 puntuko olatuak burutuz.
Iulen Elkorok, olatu bikain bat burutu eta 7,5 puntu lortu ditu eta jarraian Guillermo Soroak 7,17 punturekin erantzun dio.
Ondorengo olatuan, Guillermok 5,97 puntu atera ditu lehenengo postura salto eginez.
Amaieran Iulenek ezin izan du bere puntuaketa hobetu eta 2. postuarekin konformatu beharra izan du.
Axel Diaz 4. geratu da olatuen aukeraketan gehiegi ez asmatu ostean.

OPEN Surf:
Txapelketa polita eskaini digute kategoria erreginako surflariek
Aipagarria izan da lehenengo finalerdian eta bigarrenean izan ditugun lehiak. Lehenengoan Dani Alonso sailkatu zaigu lehenengo eta estu ibili dira Mari Azurza eta Alex Iriondo, azkenean Mario 0,1 puntugatik sailkatuz. Bigarrenean Txaber Gaminde sailkatu da lehenengo eta lehia Indar Unanue eta Imanol Yeregui-ren artean izan da azkenean Imanol sailkatuz.
Finalean, Dani Alonsok ongi ekin dio 6,67 puntuko olatuarekin. Ondoren 6,87 puntuko olatu hartu du eta gauzak zail jarri dizkie aurkariei. Txandak aurrera egin ahala, Txaber Gamindek 6 puntuko olatua burutu du eta Imanol Yereguik 5,5 puntukoa, txapelera hurbilduz.
Mario Azurzak min hartu du zangoan eta ezin izan du topera surfeatu.
Azkenean Imanolek eta Txaberrek ezin izan dute lehenengo postua eskuratu 2. eta 3. geratuz hurrenez hurren, eta Dani Alonso Irabazle gelditu da.

OPEN surf:

Postua
1 DANI ALONSO BIZKAIAI
2 IMANOL YEREGUI GIPUZKOA ZSE
3 TXABER GAMINDE BIZKAIA PTX
4 MARIO AZURZA GIPUZKOA ZSE


Master:

Postua
1 GUILLERMO SOROA BIZKAIA 0
2 IULEN ELKORO GIPUZKOA ZSE
3 INIGO IRAOLA BIZKAIA 0
4 AXEL DIAZ GIPUZKOA ZARAUTZ

Senior:

Postua
1 IBON UDABE GIPUZKOA GAZTE
2 PAULO DIAZ GIPUZKOA ZSE
3 ALEX ARESTEGIETA GIPUZKOA ZSE
4 MARTIN LUCAS BIZKAIA 0

OPEN body:

Postua
1 JOSERRA MARTINEZ GIPUZKOA GIST
2 RICARDO JÁUREGUI BIZKAIA 0
3 ANDONI IZAGA GIPUZKOA C
4 UNAI URANGA GIPUZKOA C
5 GORKA DIEZ BIZKAIA 0
5 IÑIGO GAINZARAIN GIPUZKOA C
7 UNAI INSAUSTI GIPUZKOA ZSE
7 GUILLERMO DE LA RICA BIZKAIA C


EMAKUMEZKOAK

Postua
1 AINARA AYMAT GIPUZKOA
2 ARIANE OCHOA BIZKAIA
3 LOIOLA CANALES BIZKAIA
4 MARIA ORTIZ GIPUZKOA
5 JUNE EROSTARBE GIPUZKOA
6 PAULA GARCIA BIZKAIA
NP LORE EIZAGIRRE GIPUZKOA


BODY 18AZPI:

Postua
1 ALEX ODRIOZOLA GIPUZKOA 0
2 XABIER URRESTILLA GIPUZKOA 0
3 PABLO BILBAO BIZKAIA 0
4 JON ISASTI GIPUZKOA ZSE

BODY 16AZPI:

Postua
1 GORKA DIEZ BIZKAIA 0
2 UNAI ELUSTONDO GIPUZKOA 0
3 HODEI GARCIA GIPUZKOA 0
4 UNAI GRANADOS GIPUZKOA 0
5 JORGE NABERAN BIZKAIA 0
5 IÑIGO BARREDO BIZKAIA 0






> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak