IGOR MUNIAIN ETA GARAZI SANCHEZ TXAPELDUNAK ORRUAN
Txapelketa benetan ikusgarria asteburu honetan Zarautz eta Orrua artean burutu dena. Larunbatean, mutilen mailako lehenego hiru errondak ospatu ziren Zarautzen.
Olatuak, 1.5m eta 2m artekoak izan ziren eta goizaldean itsasoaren egoera nahiko nahasia izan bazen ere, arratsaldean eta isasgorarekin partehartzaileek eskubi bikain batetaz gozatzeko aukera izan zuten.
Igandean eta egunsentiarekin batera Orruako lehenengo txandak ospatu ziren. Mareak gorantz egiten zuen einean olatuak gero eta eskasagoak izan baziren ere, bertara urbildu ziren ikusle ugariek ikuskizun paregabe batetaz gozatzeko aukera izan zuten.
1-Igor Muniain
2-Yasinne Randani (Marruecos)
3-Imanol Yeregi
4-Ethan Egiguren
Neskak:
1-Garazi Sanchez
2-Leticia Canales
3-Maria Ortiz
4-Mirka Martin (Cantabria)