2011 PUNTA GALEA EVE CHANLENGE: Adur Letamendia Irabazle.
5 metro inguruko olatu erraldoietan egin da gaur Punta Galeako Surf Txapelketa. Irabazlea Adur Letamendi zarauztarra izan da txandako olatu haundiena surfeatuz eta 3000 euroko saria jaso du. Pablo Solar kantabriarra izan da surflari konpletoena , Indar Unanue zarauztarrak egin du jeitsiera kritikoena ,eta Luis Rodrigueiziarrak jaso du erorketa ikusgarriena. 16 surflari izan dira lehian 4 ordutako txanda luzean. Ikaragarrizko olatu erraldoiak izan dira, eta surf tabla ugari apurtu ditu itxasoak. Kondizioak ez dira batere errazak izan, eta ikuskizuna paregabea izan da. 3000 pertsona inguru izan dira Galeako paseoan surflarien ausardiaz txunditurik eta ikuskizun paregabeaz gozatu dute.