Zumaiako 22 urteko gazteak, argi dauka bere aurtengo asmoa: Bodyboard mailako mundu titulua lortzea. Izan ere, bodyboarder honek hito historikoa lortzen zuen iaz, IBATOUR zirkuitu ospetsuko proba bat trials-etik hasita, garaitzerakoan. Reunion Irlan lortu zuen, Ferroleko proba gainditu ostean. Honi esker, IBA GQS zirkuituko txapelduna izendatu zuten eta ondorioz aurtengo IBA MENS WORLD TOUR edo TOP 24 ospetsuan sartu da. Alegia, munduko 24 bodyboard onenei itxitako zirkuitua.
ibaworldtour
LEHENENGO PROBA, HAWAIKO PIPELINE OSPETSUAN
Erronka argi eta garbi dauka zumaiatarrak. Itzuruneko olatuen artean hazitako gazteak Hawairako bidea hartuko du astelehenean, non aurtengo lehenengo proba ospatuko den otsailak 14-26 artean. Hasiera izango da; zirkuitua osotzen duten 8 probak burutu nahi baititu zumaiatarrak. Apostua osoa da. Berarekin bidaiatuko dute kamara eta teknikari multzo bat, bere momentu onenak jasotzearren. Gipuzkoa Kirolaren babesa ere izango du, hala nola Hoff eta zumaia.net-en laguntza. Helburua, munduko 15 bodyboarder onenen artean sailkatzea izango da.