PUNTA GALEA EVE CHALLENGE TXAPELKETA HASTEAR DAGO
Dena prest dago gaur Punta Galea EVE Challenge txapelketa ospatzeko. Froga, goizeko 10.30ak inguru hasiko da.
Azkeneko aurreikuspenak ikusita, 5 metrotik gorako olatuak izando ditugu eta haizeak hego- hego-medebaldekoa izando da. Beraz, anima zaitezte eta hurbildu eguerdiko 14.00etararte izango den ekitaldiaz gozatzeko. Txapelketan, 16 parte-hartzaileek manga bakarrean hartuko dute parte.
Sari banaketa arratsaldeko 16.00etan izando da, leku berberean.