noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

Cross Culture Surf

07/02/2012

Euskal Herria eta Irlandaren arteko elkartruke kulturala izango da Cross Culture Surf ekimena . Surfa ardatz hartuta, Euskal Herriko ZUTUNDU Surf Elkartea eta irlandako THE SURF PROYECT Elkartearen ekimen berezia da hau.
Cross Culture Surf ekimena 15-17 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Guztira 30 gazteren elkartrukea izango da , 15 euskaldun eta 15 irlandar.
Lehen topaketa Irlandan izango da, Lahinch-en ( County Clare ), 2012ko apirilaren 7 eta 14 bitartean.
Eta bigarren topaketa Euskal Herrian izango da, Zarautzen , 2012ko abuztuaren 18 eta 25 bitartean.
Surfa Irlandan “ Lahinch Surf School “ –ek antolatuko du, eta Euskal Herrian “ Zutundu & Axi Muniain Surf Eskola “ –aren eskutik antolatua izango da.
Ekimen hau, Europar Batasuneko “ Youth in Action “ programaren barne izango da.
Euskal Herriko Surf Federazioaren laguntza izango du ekimenak. EHSFk Irlandako Surf Federazioarekin elkarlanerako bidean jarraitzen du horrela , eta geroan datozen ekimen hurbiletan lanean.

Bihar goizeko 12.30etan Durangoko Pinondo Etxean izango da Cross culture surfen aurkezpena.

Informazio gehiago eta izenemateko :

www.crossculturesurf.com / www.facebook.com/crossculturesurf
• Joseba Attard (667 91 88 71) / Txomin Magdalena (639 17 88 18)
• hello@crossculturesurf.com / info@zutundu.com

www.crossculturesurf.com edo www.zutundu.com



> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak