IMANOL YEREGI ETA LETICIA CANALES IRABAZLEAK AKITANIA WINTER CHALLENGEKO CAPBRETONGO SURF PROBAN.
Imanol Yeregi eta Leticia Canales irabazleak izan dira asteburu hotz honetan Capbretonen izan den Surf junior txapelketan.
Txapelketa hau, Akitania Kopako Winter Challenge-aren bigarren proba izan da. Surflari frantses eta iparralde zein hegoaldeko euskaldunes osaturiko junior proba gogorra izan genuen Capbreton Surf Club-ek antolatutakoa. Hotza izan da nagusi eta surflariek desgaste fisiko garrantzitsua jasan behar izan dute. Nesken mailan, euskaldunak izan dira nagusi.
1º Leticia Canales - Sopela
2º Ainara Aymat - Zarautz
3º Garazi Sanchez - Getxo
4º Loiola Canales - Sopela
Mutilen mailan, azken minutuko olatu eder baten bitartez irabazi du Imanol Yeregi zumaiarrak txapelketa. Finalean Roberto Letemendia zarauztarrarekin batera lehiatu da Marc Comet miarritzetarra eta Marc Audo capbretondarraren aurka. Lehia oso estua izan da azken minuturarte eta azkenean zumaiarrak hartutako ezker paregabe baten bitartez izan da garaile.
1º Imanol Yeregi - Zumaia
2º Marc Audo - Capbreton
3º Maxime Comet - Biarritz
4º Roberto Letemendia - Zarautz
Azkenengo proba Lacanaun izango da Martxoak 17 eta 18an.