LARUNBATAN 10 CHECKINA GOIZEKO 8.30TAN
URIBEKOSTA 2012 NESKEN III. OPEN SURFA
EMAKUMEA BAZARA ETA SURFA GUSTUKO BADUZU, EZ GALDU GERO TXAPELKETA HAU, BERTAN PROTAGONISTA IZANGO ZARA ETA
Aurtengo martxoaren 10 eta 11n, Uribe Kostako Nesken Open Surfaren hirugarren edizioa izango da Sopelako Arriatera hondartzan. Uribe Kostako Mankomunitateak antolatzen du ekimena (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz, Bizkaian), Emakumeen Nazioarteko Eguna —martxoak 8— dela eta.
Neska surfzale guztientzat da, senior zein junior, eta ekitaldi honen bidez, negualdian emakumeentzat antolatzen den txapelketa bakarrean parte hartu ahal izango dute. Eta igandean, 14:00etan, jai handi batek amaiera emango dio lehiaketari.
EZ PENTSATU BIRRITAN. EMAN EZAZU IZENA!!!
Izen ematea doakoa da, eta 2012ko martxoaren 8ra arte egin daiteke, hiru modu hauetako bat erabiliz: web gunean sartu www.euskalsurf.com, ehsf@euskalsurf.com helbidera posta elektronikoa bidaliz edo telefono deia eginez (94 473 51 25).
SARIAK:
Hiru sari nagusi izango dira:
- Irabazlearentzat, astebeteko bidaia Lanzarotera, bi pertsonentzat, urrian (irteera Bilbotik; ostatua eta gosaria Club La Santan).
- Bigarrenarentzat, asteburuko egonaldia Iparraldean edo Asturiasen, bi pertsonentzat, irailean urrian (ostatua baino ez).
- Eta hirugarrenarentzat, kirola egiteko materiala.
Sari banaketarekin batera, hondartzan kontzertu bat eskainiko da, eta bestelako kirol jarduerek ere (txirrindularien ibilaldia eta oinezkoen ibilaldia) bertan izango dute amaiera.