noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

IKASTXIKI Euskal Eskola Surf Zirkuitua QUIKSILVER MAIDER AROSTEGUY

13/04/2012
Pasa den asteburuan IKASTXIKI Euskal Eskola Surf Zirkuituaren lehen froga ospatu zen Miarritzen.

QUIKSILVER MAIDER AROSTEGUY
Miarritze
Data: Apirilak 7 - 9, larunbata eta astelehena
Hondartza: Biarritzeko Grand Plage hondartza
Antolatzailea: Les Dauphins Biarrots
Babeslea: Quiksilver
Laguntzaileak: KIA Novocar, Chapucetti, Creatures of Leisure, Sancheski
Mailak:
- Kadeteak 16 Azpi, Mutilak
- Infantilak 14 Azpi, Mutilak
- Infantilak 14 Azpi, Neskak
- Alebinak 12 Azpi Mutilak

Programa:
Apirilak 7 Larunbata
7:30 - 8:00 Harrera - Check in
8:30 Hasiera
18:00 Amaiera
Apirilak 9, Astelehena
8:30 Finalak
17:00 Sari Banaketa

Gertaerak: apirilak 7 – 9 , Larunbata - Astelehena

- Lehiaketa gunea
o Miarritzeko Grand Plage Surf gunean burutu da txapelketa
o Azpiegitura aldetik, Grand Cafe-ko terraza erabili da:
ï‚§ Epaileentzako gunea
ï‚§ Teknikarientzako gunea
ï‚§ Lehiakideentzako gunea
- Itsasoa eta Olatuak:
o 1 m olatu nahasiak
o Ezker zein eskuin olatu nahasiak
o Itsaso mugitua

- Haizea:
o Ipar mendebaldeko haizea izan da, eguerdi aldera zakartuz

- Eguraldia:
o Eguzkitsua egun guztian zehar

- Giroa:
o Ikusle asko agertu dira hondartza eta malekoira
o Giro bero eta jatorra izan da egun guztian
o Ikuskizuna paregabea eman dute gazteenek metro bateko olatuetan, olatuak lantzeko zaila izan arren



- Azpimarratzekoak :
12 AZPI Mutilak:
o Hegoaldeko euskal partaide gehienak azken zortzirenetan kanporatuak izan ziren:
ï‚§ Garcia Zabalo, Joako Baru, Adur Amatriain, Keoni Lasa, Illarramendi, Olaizola , Luis Bolea , Ekaitz Crujeiras, Ur Elorza
o Iker Amatriain zarauztarrak bakarrik egin zuen final laurenetara aurrera.
o Iparraldeko euskaldun surflari eta landetako surflari frantsesen maila oso ona erakutsi zuten final laurenetan, bertan Iker kanporatu aizan zelarik.
o Finalean Gaizka Housset bidartarra izan zen garailea eta laugarrena Lorenzo Dubois miarritzetarra. Bigarrena Erwan Blouin eta hirugarrena Nicolas Guimond landetako surflariak izan ziren.
14 AZPI Mutilak:
o Hegoaldeko surflarien partehartzea ez zen oso haundia izan maila onetan.
o Hala ere, lehen erronda oso sendo pasa zuten gztiek aurrera eginez:
ï‚§ Ruben Vitoria 2º, Lander Davila 2º, Pabloi Azpiroz 1º eta Asier Iriondo 1º
o Kanariar uharteetako Luis Diaz eta Josemi Mentado surflariak ere aurrera egin zuten beren lehen txandetan
o Final laurenetan Ruben Vitoria zarauztarra kanporatu aizan zen, beste hegoaldeko surflariek aurrera egin zuten bitartean.
o Erdifinaletan, Pablo , Asier eta Lader hiru hegoaldeko surflariak txanda berdinean sartu ziren, Matti Poirier hossegorreko gaztearekin.
o Finalera aurrera egin zuten Asier Iriondo eta Lander Davila zarauztarrak
o Beste erdifinalean, Avi Arancibia miarritzetarra eta Luis Diaz kanariarra pasa ziren finalera
o Finalean olatu falta haundia izan zen. Asier Iriondok finaleko olatu hoberen aizan arren, bigarren olatu eskasa izanik ezin izan zuen txapela lortu. Azkenean, garailea Luis Diaz kanariarra, bigarren Asier Iriondo, hirugarren Avi Arancibia lapurtarra eta laugarren Lander Davila zarauztarra izan ziren.
o Aurreko urteen aldean, hegoaldeko euskaldunak eta kanariarrak izan ziren nagusi maila honetan. Gure harrobia indartsu datorren seinale garbia izan zen, maila honetako euskaldunen lana.

14 AZPI Neskak
o Partehartzaileetatik erdia izan ziren hegoaldeko euskaldun neskak maila honetan.
o Lehen txandan kanporatuak izan ziren Enara Alvarez eta Maddi Aizpurua donostiarrak , eta Nadia Erostarbe, Mikele Beato eta Aitana Beato zarauztarrak.
o Ariane Ochoa bilbotarrak egin zuen aurrera finalerarte iritsiz, eta finalean txapelduna izan zen.
o Izugarrizko surf mailaren erakustaldia eman zuen Arianek Miarritzen eta nagusitasunez gailendu zen.
o ZORIONAK ARIANE !!!!
o Sekula ez da erreza Maider Arosteguy txapelketan irabaztea !!



16 AZPI Mutilak
o 58 surflarik hartu zuten parte gaztetxoen maila goreneko kategoria honetan.
o Gehiengoa, landetako frantsesa keta iparraldeko euskaldunak izan ziren. Hegoaldeko 11 surflari izan ziren lehian, maila gogor honetan.
o Alex Iriondo zarauztarra, Julen Egiguren donostiarra eta Pello Gonzalezek bakarrik egin zuten aurrera lehen errondan.
o Landetako surflarien nagusitasuna nabarmena zen bigarren errondan, hala ere Alex eta Julenek sendo pasa ziren final laurenetara.
o Final laurdenetan oso ondo surfeatu zuten Alex eta Julenek , erdifinaletarako txartela lortu zutelarik.
o Nelson Cloarec, frantses bretoia eta Leo Fioravanti italiarrak sendotasun haundia erakutsi zuten ere lehen erronda hauetan erdifinalera ondo pasatuz.
o Hiru surflariko erdifinaletan, Julen Egiguren oiartzuarrak, Alez Iriondo zarauztarra kanporatu zuen, finalera pasatuz Nelson Cloarec-ekin batera.
o Finalean, Leo Fioravanti gazte italiarra izan zen garailea, bigarren Nelson Cloarec, hirugarren Tom Dubos, eta laugarena izan zen Julen Egiguren oiartzuarra.
o Nabarmentzekoa Julen Egigurenen txapelketa, maila izugarrizko kategoria honetan europako surflari indartsuenekin nor baino nor lehian gogor aritzeagatik. Zorionak Julen !!

18 AZPI Neskak
o Partehartze nabarmena hegoaldeko euskaldun neskena maila honetan.
o Gutxik egin zuten aurrera lehen errondan, Loiola Canales sopelaztarra, Ainara Aymat zarauztarra eta Yolanda Rodriguez donostiarra izan ziren txanda pasa zutenak.
o Kanpoan geratu ziren Candela Azurza, Aitana Beato, Marina Lopez, June Erostarbe, zarauztarra keta Noa Iturripea , Nerea Tome eta Maddi Aizpurua donostiarrak.
o Final laurenak Ainara Aymat zarauztarrak bakarrik gainditu zituen, eta iparraldeko Ana Morau, Mathilde Gomez, eta Fanny Brice lapurtarrekin batera lehiatu zen.
o Ez zen finalera pasa Ainara, eta finalean euskaldunak hirugarren , Fanny Brice, eta laugarren, Ana Morau , izan ziren.
o Txapelduna Josephine Costes hossegortarra eta bigarrena , Lucien Milochau olondarra izan ziren.










> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak