NATXO GONZALEZ ETA AXI MUNIAN 3SESENTA GRANDE SARIEN IRABAZLEAK.
3sesenta Grande Sariak banatu ziren atzo Sopelanako La Triangu tabernan. Bertan bi garaile izan genituen; Natxo Gonzalez eta Axi Muniain.
Natxo Gonzalezek martxoaren 9an, La Galean (Getxo-Bizkaia) arraunean hartutako olatu ikusgarri hau izan da Red Bull eta Surfing Euskadi babesten duten txapelketaren olaturik handiena. Horregaitik, Natxok 1.000€ irabazi ditu eta beste 500€ gehiago, Surfing Euskadiren eskutik, euskal itsasertzean izandako olaturik handiena izateagaitik.
Argazkilariak, Javi Muñoz, ordea, maila bakoitzeko 200€ irabazi ditu, beraz guztira 400€ eraman ditu.
Towin-modalitatean Axi Muniain izan da garailea, Agitin 2011.eko Abenduaren 15ean, Eric Chauchék egindako argazkiari esker.
Axik, bi sari irabazi ditu. Bat, 1.000 eurotakoa, txapelketan aurkeztutako olaturik handiena izateagaitik, eta 500€ euskal kostaldean izateagaitik. Bere argazkilaria, Eric, beste 400€ irabazi ditu.
Izendatuen argazki galeria:
http://www.3sesenta.com/index.php/Nominaciones-Premios-3sesenta-Grande
Parte hartzaileen argazki galeria:
http://www.3sesenta.com/index.php/galeria-premios-3sesenta-ola-grande