noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

2012 GAZTEKUTXA GIPUZKOAKO SURF TXAPELKETA KRONIKA

04/06/2012
Data: ekainak 3, igandea
Hondartza: Zarauzko hondartza
Babeslea: GAZTEKUTXA
Laguntzaileak: El Diario Vasco, Hitza, KIA Novocar, Chapucetti eta Sancheski
Mailak:
- Open mutilak: 16 surflari
- Master : 8 surflari
- Senior : 4 surflari
Programa:
Ekainak 3, igandea
12:00 Harrera - Check in
12:20-13:40 Open 1/4
13:40-14:20 Master 1/2
14:20-15:40 Open 1/2
16:00 Senior Finala
16:30-18:00 Atsedena
18:00 Master Finala
18:30 Open Finala
19:00 Sari Banaketa

Gertaerak: ekainak 3
-Lehiaketa gunea
o Zarauzko Borgeto Surf gunean burutu da txapelketa
oAzpiegitura aldetik, bi modulo inguratu dituen gune hesitua prestatu da
ï‚§ Modulo batean epaileen gunea izan da
ï‚§ Beste moduloan bulego teknikoa eta hizlaria izan dira
-Itxasoa eta Olatuak:
o 0.5-0.75 m olatuak erdi marea gorantza
o Eskuin-ezker piko ez oso garbia olatu txikiekin
o Eguerdian marea goran olatu gutxi eta lauak
o Arratsaldean marea beherantza olatu seriek atera dira
o Arratsaldean ezker-eskuin olatu txiki garbiak
- Haizea:
o Ipar ekialdeko haizea eguerdi arte
o Ipar ekialdeko haize oso leuna arratsalde osoan
- Eguraldia:
o Lainotsua eguerdirarte eta eguzkitsua arratsaldean
- Giroa:
o Ikusleak eguerditik hurbildu dira txapelketara, surflariak, senideak zein ikusleak dexente izan dira eguerdi eta arratsaldean
o Arratsaldean ikusle ugari izan da eguraldiak eta ikuskizunak bultzatuta

- Azpimarratzekoak :
OPEN
o Eguerdian eman zaio hasiera Open mailako lehen finalaurdenari.
o Haize olatu zail eta azkarrak ahalik eta ondoen surfeatu dituzte Imanol Yeregi eta Ethan Egiguren gazteek eta finalerdietara pasa dira Haritz Mendiluze beteranoa kanpoan utziz. Borja Agote txapelketako faboritoetako bat, ez da bere txandara aurkeztu eta kaleratua izan da ere.
o Imanolek oso sendo eta potentziaz surfeatu du eta 7.33 eta 6.83ko konbinazio onarekin irabazi du txanda
o Bigarren txandan Axi Muniain nagusitasunez gailendu da eta bigarrena Aitor Labandibar hondarribiarra pasa da finalerdietara Axierrekin.
o Hirugarren txandan Asier Makeda zarauztarrak 7.27ko olatu bikaina surfeatu du lehenengo pasatuz eta bigarrena Julen Egiguren oiartzuarra izan da.
o Laugarren txandan Alex Iriondo izan da garailea eta Manex Bikuña getariarra bigarrena. Indar Unanue beste faborito sendoa kanporatua izan da.
o Finala , atsedenaldia eta masterreko finalaren ondoren hasi da 19:00ak inguru.
o Marea jeisten hasi da eta serieek olatutxoak erakarri dituzte kostaldera.
o Finala oso sendo hasi du Imanol Yeregi zumaiarrak ezker olatu txiki bat bizkarkako bira ederrez landuz.
o Erantzuna azkar etorri da Axi Muniain surflari profesionalaren eskutik, 7 puntutako izugarrizko olatua egin du aereo reverse sendo bat eginaz, eta finalaren agindua hartu du berehala.
o Alex Iriondo zarauztarra eta Manex Bikuña getariarrak lehia sartu nahi izan arren, ez dituzte olatu onak bilatu eta txapela Axi eta Imanolen arteko lehian bilakatu da.
o Axik 6.5 eko beste olatu eder baten bidez, txapela buruan jantzi du eta egun ederra borobildu du: senior txapeldun, open txapeldun eta bi kiloko lupia etxera !!! ZORIONAK !!!
o Azpitxapelduna Imanol Yeregi zumaiarra izan da , hirugarrena Alex Iriondo zarauztarra eta laugarrena Manex Bikuña getariarra.

MASTER
o Open finalaurdenen ondoren sartu dira nagusienak. Marea nahiko goian eta serieak gero eta urriagoak izan dira.
o Lehen finalerdian Iulen Elkoro izan da lehena eta bigarren Ibon Udabe getariarra. Alex Aristegieta zarauztarra eta Iñaki Bikuña getariar beteranoa kanporatuak izan dira.
o Bigarren finalerdian Ibon Amatriain surflari zarauztar beteranoak nagusitasunez irabazi du finalerako txartela. 7.17 puntuako ezker olatu oso ona polita surfeatu du. Bigarren txartela Eneko Alberdi zarauztarrarentzat izan da, Unax Aizpurua zumaiarra eta Josetxo Berasategi donostiarra kanporatuz.
o Finala 18:30ak inguru hasi da atsedenaldiaren ondoren. Marea oraindik goi xamar eta olatu serie gutxi izan dira.
o Final hasieran Ibon Amatrianek 6 puntutako ezker politarekin hartu du aurre.
o Atzetik Ibon Udabe ere sendo hasi da eta aurre hartu dio Iboni final osoan zehar. Oso zorrotz ibili da getariarra zabalaldeko bi eskuin haundi hartuaz eta ondo surfeatuaz. Bitartean Eneko alberdi eta Iulen Elkorok ez dute olatu askorik bilatu eta nahiko atzean gelditu dira.
o Azkenean Ibon Amatrianek irabazi dioa txapela getariarrari izugarrizko alde estuarekin. Polita izan da bien lehia azkenerarte .
o Txapelduna Ibon Amatriain, bigarrena Ibon Udabe, hirugarrena Eneko alberdi eta laugarrena Iulen Elkoro izan dira.

SENIOR
o Marea oso goran seniorren finalari eman zaio hasiera.
o Nor baino nor izan dira Axi Muniain zarauztarra eta Ugutz Karrera azpeitiarra.
o Olatu oso gutxi sartu dira finalean , baina bi surflariek lan bikaina egin dute olatu txiki eta lauak lantzen.
o Axi Muniainek finalaren erdialdera 9 puntutako olatu bikaina egin du urertzean, eta gainera 2 kiloko lupi eder bat jaso du finalerdian.
o Axi izan da txapelduna eta Ugutz izan da bigarrena .

ATSEDENALDIA
o Arratsalde hasierako marea bizien gorakadak itxasoa olaturik gabe utzi eta 16:00-18:00 bitartean atsedenaldia egitea erabaki da.
o Atsedenaldiaren ondoren Masterreko finala eta Openeko final nagusiak egin dira, marea beheraka eta olatu serieak hurbiltzen hasi ahala.

SAILKAPENAK

OPEN
1- Axi Muniain ZSE ZARAUTZ
2- Imanol Yeregi ZSE ZUMAIA
3- Alex Iriondo ZSE ZARAUTZ
4- Manex Bikuña GAZ GETARIA
5- Ethan Egiguren GIST OIARTZUN
5- Julen Egiguren GIST OIARTZUN
7- Asier Makeda ZSE ZARAUTZ
7- Aitor Labandibar UHIN HONDARRIBIA
9- Iulen Elkoro ZSE ZARAUTZ
9- Haritz Mendiluze GIST DONOSTIA
9- Roberto Letemendia ZSE ZARAUTZ
9- Julen Vega GIST DONOSTIA
13- Indar Unanue ZSE ZARAUTZ
13- Alex Aristegieta ZSE ZARAUTZ
13- Paulo Diaz ZSE ZARAUTZ
13- Borja Agote GIST DONOSTIA
17- Julen Lasa ZSE ZARAUTZ
17- Asier Iriondo ZSE ZARAUTZ
17- Eritz Urrusolo ZURR MUTRIKU
17- Pablo Azpiroz PUK DONOSTIA
17- Lander Davila ZSE ZARAUTZ
17- Niko Ormazabal ZUR DONOSTIA
17- Eriz Eizmendi ZSE ZARAUTZ
17- Yon Sanpedro GIST DONOSTIA
25- Inaxio Illarramendi ZSE ZARAUTZ
25- Gorka Biggi GIST DONOSTIA
25- Ruben Vitoria ZSE ZARAUTZ
25- Iker Amatriain ZSE ZARAUTZ
25- Liber Gesalaga ZSE ZARAUTZ
17- Markel Iribar GAZ GETARIA
17- Nacho Baru PUK DONOSTIA
17- Mikel Elizalde ZSE ZARAUTZ
17- Axel Eizmendi ZSE ZARAUTZ
17- Eñaut Salaberria GIST DONOSTIA
17- Fernando Ortega ZSE ZARAUTZ
17- Kevin Garcia PUK DONOSTIA
25- Iosu Iribar GAZ GETARIA
25- Alvaro Quecedo PUK DONOSTIA
25- Adur Letemendia ZSE ZARAUTZ
25- Alex Gontan GAZ GETARIA
25- Aitor Egaña ZUR DEBA
25- Gorka Olaizola

MASTER
1- Ibon Amatriain ZSE ZARAUTZ
2- Ibon Udabe GAZ GETARIA
3- Eneko Alberdi ZSE ZARAUTZ
4- Iulen Elkoro ZSE ZARAUTZ
5- Alex Aristegieta ZSE ZARAUTZ
5- Unax Aizpurua ZISKE ZUMAIA
7- Iñaki Bikuña GAZ GETARIA
7- Josetxo Berasategi PUK DONOSTIA
9- Axel Diaz ZSE ZARAUTZ
9- Paulo Diaz ZSE ZARAUTZ
9- Iñigo Arina ZSE ZARAUTZ
13- Julen Lasa ZSE ZARAUTZ

SENIOR
1- Axi Muniain ZSE ZARAUTZ
2- Ugutz Karrera PUK ZARAUTZ
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak