noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

SELEKZIOA

surf

ALEX GIRONI UCELAY

1991

Anderrekin batera, taldeko surflari gazteena dugu; bizkaitar honek, belunaldi gogor baten adierazle bikaina da. 14 urtetik beherakoetan, hoberenetariko bat, ez bakarrik bere hondartzan, Barrikan, baizik eta Ikastxiki Zirkuituan izan duen partehartzeagatik, besteak beste..

Maila: SURF SUB 14

ANDER MENDIGUREN NEBREDA

1992

Adin txikikoa bada ere, Euskadiren adierazle aparta izateko aukera ezinhobea izan zuen aurten; ohore bat gaztearentzat. paper bikaina josi zuen, hirugarren postua lortu zuelarik podium finalean. Asturiasen, gainera, jai bikoitza ospatu genuen, bizkaitarrak 13 urte betetzen baitzituen!

Maila: SURF SUB 14

ASIER MUNIAIN EGAÑA

1982

Zarauztarra. Euskal Surf Zirkutiko faboritoenetariko bat. Iaz, paper bikaina jorratu zuen zilarrezko domina eraman zuelarik. 2003an, bronzezkoa lortu zuen, Eneko Acero (urrea), eta Milo Castelo (zilarra) galiziarraren aurkako final gogor baten ostean.

Maila: SURF OPEN

DANI ALONSO-ALEGRE VILLA

1983

Getxotarra. Euskal Surf Zirkutuko open mailako surflarrik bikainenetariko bat. Titulua lortzeko zorian ibili da askotan. Denbora eta esperientzia, ziur, laster, garaipen hori ematen diotela. Ezarpena bilatzen duen promesa gaztea dugu, selekzioantzailearen apustu finkoa.

Maila: SURF OPEN

INDAR UNANUE PEREZ

1987

18 urtetik beherakoetan azpimagarriena. Oraingo honetan, bi maila adieraziz jo zuen Xixonera. Longboard taula ere primeran menperatzen duela erakusti zigun, brontzako domina lortu zuelarik longboard sub 18ko mailan.

Maila: SURF SUB 18

MARCOS SANSEGUNDO EIZAGIRRE

1990

Gazte honek, urrezko domina eraman zuen aurtengo edizioan. Aurreko bi urtetan, zilarrezko beste bi lortu zituen. Honek, faboritoen artean kokatzen du zarauztarra, hala nola, aurkari handia gainontzekoentzat. Egun, open mailan jorratzen ari den paperagatik ere nabarmendu da, euskal surf zirkuitua irabazteko zorian egon baita.

Maila: SURF SUB 16

MARIO AZURZA LOPEZ

1990

Zarauztarra. Laugarren finalista izan zen aurtengo Jokuetan. Iaz, selkzioaren kidea ere izan zen, zilarrezkoa eraman zuelarik; lehiakide aparta izateaz gain, taldeko animadore ofiziala ere dugu, duda barik!

Maila: SURF SUB 16

MIGUEL CABADA GOIKOETXEA

1980

Getxotarra. Iazko euskal surf zirkuituko txapelduna. Horregatik, aurtengo Jokuetara jo zuen euskal selekzioarekin, open mailako adierazle bezala. laugarren postua betetzea lortu zuen podium finalean.

Maila: SURF OPEN

MYRIAN IMAZ JUARISTI

1980

Zarauztarra. Duda barik, euskal surflari bikainena nesken artean. Gipuzkoako txapelduna eta askotan Euskadikoa ere. Iaz, urrezkoa eraman zuen Adelina Taylor kanariarraren ostean, Espainia eta Europako txapelduna. Aurten, mendekua hartu zuen azken hinek eta Myrian zilarrezkoa eraman zuen. Final ikusgarria!

Maila: NESKAK

NIKOLA SUSAETA ARTEAGABEITIA

1987

Aurtengo euskal surf zirkuituko txapeldunordea; azkenengo urtetan, maila honetako faboritoenetarikoa; osos surflari konstantea. Bere garaipen handiena 20003an lortu zuen, Euskla Selekzioarekin Bretainian.

Maila: SURF SUB 18

RAMON EGIGUREN GOLMAIO

1966

Zumaiatarra. Adinez, zaharrena eta selekzioko master bakarra, Gipuzkoa eta Euskadiko onena, beti, lehenengo hiru postuen artean kokatzen baita.

Maila: MASTER

TXABER TROJAOLA RENOBALES

1986

Bakioko surflari bikainena. Orain dela denbora luze euskal selekzioaren adierazle dela, bere maila altuari esker. 2004 eta 2003ko edizioetan urrezko domian lortu zuen. Egun, Europako junior rankineko 9.postua betetzen du.

Maila: SURF OPEN

VANESSA BUSTILLO RUIZ

1973

Sopelanakoa. Bizkaiko surflari bikainena duda barik. bizkaiko txapleduan beraz, eta askotan Euskal Surf Zirkuituko garailea ere. Iaz, brontzeko domina lortu zuen, final ikusgarri batean, Myrian Imaz (urrea), Adelina Taylor (zilarra) eta Elena Gomarekin. (4.)

Maila: NESKAK

> Federazioa
>>> Kirolarien Xehetasunak

MODALITATEAK

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak